Kalkulatu zuen aurrekontua
Aldatu gela eta ikasle kopurua: aukera bakoitzaren prezioa berehala egokituko da. Markatu interesatzen zaizkizuen aukerak, eta behean guztirakoa ikusiko duzue.
Aurrekontua guztira
Nola kalkulatzen da
*Aurrekontu honi %21eko BEZa aplikatu behar zaio. Laburpenean BEZarekin ere ageri da.

Aukerak, banan-banan
Ikasleentzako hitzaldia
Hitzaldi-tailerra parte-hartzailea, gertukoa eta gazteei egokitua izango da. Are gehiago, erabiliko ditugun diapositibak, adibideak, eta oro har, diskurtsoa, zuen zentroan ikasten diren Lanbide Heziketa Zikloekin lotuko dugu zuzenean. Ikasleak protagonista izatea nahi dugu, eta azalduko diegun guztiarekin identifikatuta eta zuzenean interpelatuta sentituko dira.
Are gehiago, guk pertsona bakoitzaren gaitasunak eta talentua identifikatzeko erabiltzen dugun tresnaren zuzeneko erabilera ere egin dezakegu, aldez aurretik ikasle boluntarioak lotuz gero.
Gutxienez ordu eta erdiko hitzaldia aurreikusten dugu.
Gurasoentzako hitzaldia
Familiei zuzendutako hitzaldia, ordu eta erdi ingurukoa. Talentuaren pedagogia zertan datzan eta pertsonok dauzkagun gaitasun mota ezberdinak azalduko ditugu, eta seme-alabei euren bidea aukeratzen nola lagun diezaieketen landuko dugu.
Talentua deskubritzeko tailerra, ariketa praktikoa eginda
4. aukeraren formatu antzerakoa izango du, baina ikasle bakoitzari bere test psikometrikoaren emaitzak islatzen dituen mapa banatu beharrean, ariketa praktiko bat egiteko materiala banatuko diogu, eta ariketa horren emaitzen arabera, ikasle bakoitzak bere gaitasunak eta talentua non kokatzen dituen ezagutuko du.
Saioak 2 orduko iraupena izango du eta bere egitura ondorengoa izango da:
- Lehenengo orduan, talentuaren pedagogia berria sustatzeko eta gaitasun ezberdinak ulertzeko erabiliko dugun hitzaldiarekin hasiko gara.
- Bigarrenean berriz, tailer formatuan, ikasle bakoitzak ariketa praktiko batzuk egingo ditu bere gaitasunak eta talentua non kokatzen dituen deskubritzeko.
Formatu honetan, ez dugu behar aurretik ikastetxearekin tutoretza orduan lanketarik egiterik.
Talentua deskubritzeko tailerra, test psikometrikoa erabilita
Tailer parte-hartzailea, gertukoa eta gazteei egokitua. Are gehiago, diapositibak, adibideak, eta oro har, diskurtsoa, gazteen errealitatera egokituta egongo dira. Ikasleak protagonista izatea nahi dugu, identifikatuta eta zuzenean interpelatuta sentituko dira.
Saioak 2 orduko iraupena izango du eta bere egitura ondorengoa izango da:
- Lehenengo orduan, talentuaren pedagogia berria sustatzeko eta gaitasun ezberdinak ulertzeko erabiliko dugun hitzaldiarekin hasiko gara.
- Bigarrenean berriz, ikasle bakoitzari bere talentuaren mapa pertsonala banatuko diogu, test psikometrikoaren emaitzak kontutan hartuta, eta bere gaitasunak ezagutu eta ulertzeko tailerra gauzatuko dugu.
Saioen aurretik ikastetxearen kolaborazioa eskatuko dugu. Izan ere, ikasle bakoitzak test psikometrikoa egin beharko du. Gure planteamendua ikastetxean bertan, tutoretza ordu batean egitea da. Testa egiterakoan sortu daitezkeen zalantzak argitzeko aurrez tutoreekin landuko ditugu testa betetzeko jarraibideak. Gutxienez 10 ikasle behar dira.
Hitzaldia + banakako saioak
Ikasleekin 30 minutu inguruko hitzaldia, talentuaren pedagogia zertan datzan adierazi eta pertsonok dauzkagun gaitasun mota ezberdinak modu dinamikoan azaltzeko. Pertsonaia famatuak erabiliz jolas bat egiten dugu ikasleek kontzeptuak erraz ulertu ditzaten.
Ondoren, 15 minutuko txandak antolatuko ditugu, non ikasle bakoitzari (eta hala nahi badute, gurasoei) bere gaitasunak zein diren adierazten diogun, berarentzat ikasketa eremu edo alor egokienak zein diren azaldu eta bere feedbackarekin batera, hurrengo pausorik egokienak zein diren mahai gainean jartzen dugu.
Ikasle kopuruaren arabera, egun bakarrean edo gehiagotan egin beharko genuke: formatu honetan eguneko 20 ikasle baino gehiagorekin ezin gara egon. Aurretik, ikasle bakoitzak test psikometrikoa egin beharko du, 4. aukeran bezala. Gutxienez 10 ikasle behar dira.
Aukera honekin ikasleek beraien momentu pertsonala izaten dute eta aberasgarriago izaten da beraientzat. Gainera, saioa egin eta gero, gazteak edo gurasoek zalantza edo galderarik izanez gero, zuzenean guri kontsulta egin eta guk erantzuteko modua ahalbidetzen dugu.
Zuen kasuan
Helburu nagusiak
- 01Norberaren talentu indibidualaren gaineko kontzientzia piztea.
- 02Ikasleak bere gaitasunak ezagutzea.
- 03Ikasleak bere gaitasunekin lotutako ibilbide profesionalak ezagutzea.
- 04Etorkizuneko profesional gisa beharko dituzten gaitasunetan konfiantza sustatzea.
- 05Garapen pertsonal eta profesionalerako ikuspegi positiboa sustatzea.
Bost aukera proposatzen dizkizuegu. Bakarka edo elkarren artean konbinatuta egin daitezke:
Aitor Abaroa eta Egoitz Atxaga gara, IZANA proiektuaren sortzaileak.
Bigarren Hezkuntzako irakasleak gara, irakasle bokazionalak, eta, batez ere, tutore lanetan asko inplikatzen garenak.
Horregatik, hezkuntza sistemaren alor batzuetan ikusten ditugun zailtasunak kontutan hartuta, talentuaren pedagogia berri baten aldeko hautua egin dugu. Talentuaren pedagogia horren oinarrian ondoko ideia dago: pertsona orok ditu gaitasun batzuk, eta gaitasun horien baturak definitzen du bere talentua. Hau da, guztiok daukagu gurea eta bereizgarria den talentu bat.
Lanbide Heziketan bereziki ikusten dugu errealitate hori, Derrigorrezko Hezkuntzan ez bezala. Derrigorrezko Hezkuntzan gaitasun logiko-pragmatikoak gailentzen dira, eta ikasle askok ez dute enkajatzen, sentitzen dute “ez dutela balio”. Lanbide Heziketara jauzi egiterakoan, aldiz, giza-harremanetarako gaitasuna dutenek, edo lan sistematikorako, edota zaintzarako, adibidez, beren balioa indartua senti dezakete. Beti? Ez beti, sarritan, LHko gradua aukeratzerakoan ez da norbere talentua kontutan hartu. Eta ez hori bakarrik, errealitate bat da Erdi-mailako graduetara bideratzen diren ikasle askoren orientazioak ez dituela euren gaitasunak kontutan hartu, eta kasu batzuetan, gazte horiek “ikasle txarrak” direla sinestuta doazela; horrek ere pisu handia du euren konfiantzan, autokontzeptuan eta lanerako jarreran.
Baina, ikasle bakoitzaren kasuistika delakoa izanda ere, zalantzarik ez dagoena da norberak bere indarguneak argi izateak ematen duen konfiantza. Hala, ikasketei zentzu bat ikusteak inplikazioa handitzen du, ikasteko jarrera aktiboagoa garatu eta etorkizun profesionala arduraz eraikitzeko bidean kokatzen da ikaslea.
Azken urteetan pedagogia hori praktikara eramateko formazio ezberdinak egin ditugu, tresna ezberdinen erabileran trebatu gara, eta orain, ikasleei, gurasoei zein gainontzeko herritarrei euren talentua identifikatzeko eta garatzen laguntzeko proiektua jarri dugu martxan.
Gure hitzaldi, tailer eta formazio saioak publikoaren arabera egokitu eta diseinatzen ditugu, hartzaileen benetako interesa piztu eta euren bizitzan benetako inpaktu bat izateko asmoz.
